Argi eta Iñaki gogoan, 10 urte geroago

jon-altuna-egitegi 2013ko otsailaren 23a

Herrira plataformak deituta, hilabete bakoitzeko azken ostiralero lez, 50 lasarteoriatarrek elkarretaratzea egin zuten Euskal Herriko beste hamaika txokotan bezala. Otsailekoa ordea, berezia izaten da herrian, duela ia 10 urte Juankar Balerdi presoa bisitatzera zihoazela auto istripua izan baitzuten Almeriako kartzelara bidean haren ama Argi Iturraldek eta anaia Iñaki Balerdik.

Istripua gogoratu eta halakorik berriz errepika ez dadin, dispertsioaren amaiera exijituz eta gaixo larriak askatzeko eskatuz pankarta bana erakutsi zuten herritarrek. Horretaz gain, herriko preso eta errefuxiatuak ere gogoan izan zituzten, aurpegien silueta beltzak erakutsiz.