Musa, euskara eta Korrika

Txintxarri Aldizkaria 2013ko otsailaren 24a

Usurbil eta Lasarte-Oriako AEK-ak antolatuta, Korrikaren atarian gauden honetan mus txapelketa antolatu zuten Xirimiri elkartean larunbata arratsaldean. Guztira bederatzi bikote aritu ziren nor baino nor enbidoka, eta azkenean Aitor Azkonobieta eta Haritz Arregik irabazi zuten txapelketa.

Finala Martin Vicioso eta Iñaki Maiz-ek osatutako bikotearen aurka jokatu zuten eta hauek 3-1 aurretik jartzea lortu arren, Azkonobieta eta Arregik markagailua iraultzea lortu zuten azken unean 3-4 irabazteko. Orain, martxoaren 16an arratsaldeko 17:00tan Andoainen egingo den finalean erakutsi beharko dute zenbaterainoko maila duten, gainontzeko herrietako txapeldunekin batera egingo den mus txapelketa berezian izango baitira. Esan bezala, herriko Muntteri euskaltegiak eta Usurbilgo Etumetak elkarlanean antolatutako ekintza izan zen mus txapelketa, baina aurreko astean Usurbilen izan ziren herriko bost gazte talde, guztira 40 bat lagun, altxorraren bila jolasa egin eta euskara bihotzetik ahoratzeko. Hemendik aurrera Korrika Kulturalaren barnean antolatutako ekintzak egingo dituzte AEK-ko kideek. Geroz eta gutxiago falta da martxoaren 14an Andoainen hasi eta 24ean Baionan amaituko den Korrikari hasiera emateko, guztira 2.147km dituzte aurretik euskaltzaleek!