Iruñean ospatu zen absoluto, promesa eta junior mailako Euskal Herriko txapelketan. Ederki bili ziren Borja Apeztegiaren igerilariak. Itsaso Tolosa junior mailan 200 m. bizkar probako txapeldun izan eta beste sei domina ere lortu zituzten.
Itsasok gainera, 200 m. bizkar probako Txapeldunorde izan zen absolutuen mailan.
Honetaz gain, 50 bizkar proban brontzezko domina eskuratu zuen Tolosak bere marka pertsonala hobetuz.
100 m. bizkar proban lortu zituen beste bi dominak. Honetan, bere marka pertsonala hobetzeaz gain, junior mailan zilarreko domina eskuratu zuen eta brontzea absolutu mailan.
Azkenik, 200 m. libre proban bere marka pertsonala hobetu zuen. Mikel Esnal izan zen domina lortu zuen bigarren igerilaria. 100 m. libreko igerileku luzeko marka hobetzea lortu zuen eta 50 m. libre proban Esnalek brontzea lortu zuen.
Haitz Mitxelenak ere domina lortu zuen 200 m. tximeleta proban, promesa mailako Euskal Herriko Txapeldunorde izan baitzen. 100 tximeleta proban laugarren postuan amaitu zuen. Garazi Alkortak 50 m. tximeletan hartu zuen eta bere marka hobetu zuen. Eta Jone Vazquezek 400 m. eta 800 m. libre frogetan hartu zuen parte. 800 metroetako proban bere igerileku luzeko marka pertsonala hobetu zuen.
Igerilari hauetaz gain, Iñigo Ibarburu eta Naiara Lizaso infantilek ere parte hartu zuten Espainiako txapelketako gutxienekoa izan do honetatik gertu baitaude. Naiarak 50 m. libre eta 100 m. libreetan Espainiako gutxienekoak lortzea zuen helburu. “Bietan oso gertu geratu zen marka bikainak eginez,” aipatu du Borja Apeztegia entrenatzaileak. Iñigo Ibarburu berriz, bere marka onenetan aritu zen. 50 tximeletan bere marka pertsonala hobetu zuen eta 100 tximeletan “bere marka onenean ibili zen”.
Kirol Zehaztasun Liga
Taldeko txikienak, benjamin eta 16 alebin, Ordizian izan ziren Kirol Zehaztasun Ligako hirugarren jardunaldian hainbat probatan parte hartzen. Apeztegiak azaldu duenez, “gure igerilari guztiak beren markak hobetzen ikusi genituen eta beraz, bide onetik jarraitzen dugu”. Gainera, Ligako Gipuzkoa osoko sailkapen orokorrean, Buruntzalde IKT-ko zenbait igerilari lehen postuetan izan ziren.
2004 urteko Joane Arzalluz bigarren izan zen 50 bular proban.
2003 urteko mutiletan Unai G. Somovilla Gipuzkoa osoko azkarrena izan zen 100 bular proba osatzen. Unaiek, egindako 1'45''94arekin adineko errekor berri bat ezarri zuen gainera. Leire Martin bigarren izan zen 2003 urtekoen 100 bular proban.
2004. eta 2003. urtekoen arteko 6x25 tximeleta errelebo mistoko taldea izan zen lehen sailkatua.
Nahia Jie Villamediana nagusi izan zen 100 libreetan eta 800 libreetan hirugarren postuan sailkatu zen “lehen aldiz egiten zuen frogan”.
2000 urteko mutilen artean, Jon Ibargoyen laugarren izan zen 100 libreetan. 2001 urteko Jon Soto bosgarren izan zen 200 bular frogan. Azkenik, 4x50 bizkar erreleboetan, bai mutilek eta baita neskek ere, hirugarren postua lortu zuten.
