Judoan Euskadiko junior txapelketa Lezon

Txintxarri Aldizkaria 2013ko otsailaren 26a

Lezon ospatu zen asteburuan judoko Euskadiko junior txapelketa. Bertan bi herritar izan ziren lehian Esteban Martinez eta Josu Olmos.

Esteban Martinez eta Josu Olmos Euskadiko txapelketan lortutako dominekin.
Lehenengoa bigarren izan zen azken borrokan akats bat egin eta galduta. Hala ere, txapelketa bikaina egin zuela azpimarratu du bere entrenatzaileak. Martinezek bigarren postuarekin Espainiako sektorerako pasea lortu zuen. Josu Olmosek berriz brontzea eskuratu zuen borroka bat irabazi, bat galdu eta semifinaletan galdu ostean. Olmosen lan ona ere aipatu du entrenatzaileak.

Larunbatean Murtzian Estatuko txapelketan Amaia Curiel, Oscar Garrido eta Fermin Balda aritu ziren. Amaiak brontzea lortu zuen senior mailan eta Oscar Garridok brontzea ere kadetetan.