Atsobakar zahar egoitzako langileak greban

maider-azurmendi 2013ko otsailaren 27a

Gipuzkoako zaharren egoitzetan greba deialdia egin dute ELA eta LAB sindikatuek gaur hasi eta ostirala arte. CCOOk eta UGTk ere greba deitu dute gaurko eta elkarretaratzea egingo dute Adegiko egoitzaren aurrean nahiz eta euskal sindikatuen deialdiarekin bat ez egin. Gurean Atsobakar egoitzako langileek azaldu moduan, jarraipena erabatekoa da eta zerbitzu minimoak beteko dituzte hiru egun hauetan. Zerbitzu minimoek kobritzen ez dituzten lanpostuak ez direla bete azaldu digute egoitzatik.

Herriko Atsobakar egoitzan grebaren jarraipena erabatekoa dela azaldu digute langileek. Hiru egun hauetan zerbitzu minimoak izango dira “Aldundiarekin adostutakoak, eta hauekin kubritzen ez diren lanportuetako langileak ez dira lanera etorri”.

Langileen baldintzak
Zaharren egoitzetako langileei estatuko lan erreforma aplikatu nahi diete, eta horrek uztailetik aurrera hileko soldatan 400 euroko jaitsiera ekarriko liekela diote sindikatuek. Gainera, urtean 200 ordu gehiago egin beharko lituzkete lanean. Urrian negoziazio mahai bat sortu zutela adierazi dute langileen ordezkarien eta patronalaren artean egoerari irtenbidea bilatzeko, baina hilabete hauetan ez dira adostasunera iritsi.
Foru Aldundiak 8,2 milioi euroko eskaintza egin duela jakitera eman du datozen bi urteetan, langileen soldatak eta baldintzak bermatzeko. Erakundeak bere nahia gatazkarekin ahalik eta lasterren bukatzea dela azaldu arren, sindikatu eta Adegi-ren jarrerak adostasunetik urrun dira.

Aipatutako akordioa iritsi ezean, datozen asteetan grebarekin jarraitzeko asmoa dutela jakitera eman dute sindikatuek “eta hauekin bat egingo da Atsobakar egoitzan ere”.