Pyrenaeus sarea osatzen

maider-azurmendi 2013ko martxoaren 1a

Ganbo Iturri Kultur elkarteak urtea beteko du laister Lasarte-Orian eta ibilbide honetan egindako lanaren fruitu izango da martxoan zehar antolatutako hitzaldi sorta. Elkartearen baitan garatzen ari diren lehenengo egitasmoa “Pyrenaeus sarea” deritzon proiektua da. Komunitate pirenaikoak eta euskal lurrak izan duten elkarrekikotasun kulturala aztertzea du xede. Hitzaldiak elkarteak kale nagusian duen egoitzan izango dira 19:00etan, azken saioan, 24an ibilaldi kultural bat antolatu dute sustatzaileek.

Ganbo Iturri kultur elkarteak urte bete darama lanean Lasarte-Orian. Natxo Izeta herritarra da elkarte honen lehendakaria.

Natxo Izetak gidatuta, Joxean Rekondo, eta Enrique Ayerbe geografoak hitzaldia eman zuten Kale Nagusiko 3.eneko egoitzan euren lehenengo egitasmoaren berri emateko asmoz “Pyrenaeus sarea”.
Egitasmoari lotuta, martxoan zehar burutuko den hitzaldi sortaren berri eman zuten agerraldi honetan ere egitaraua aurkeztuz.

Elkartea urte bete da sortu zela herrian Izeta bere lehendakariak azpimarratu moduan. Ganbo Iturri izenak gainera badu Lasarte-Oriarekin lotura “Brigitarren komentua dagoen plazan kokatzen zen iturri bat zen eta gure elkarteari izen hau ematea polita iruditu zitzaigun, leloak ere asko adierazten du egin nahi dugun lanaz, iturri zaharretik beti ur berri”.

Komunitateari arreta
Aurkeztutako lehen proiektuak komunitate pirenaikoak eta euskal lurrak izan duten elkarrekikotasun kulturala aztertzea du xede.

“Komunitate hauen artean sortu diren sinergiak ezagunak dira: besteak beste kultura euskalduna, kataluniarra, okzitaniarrak erro historiko komunak dituzte, eta baita instituzio elkarbanatuak ere, Piriniotako lan komunitatea esaterako, lurraldetasuna”. Izan ere, elkarteak sustatuko duen lehen egitasmoa da hau elkartearen baitan dio Natxo Izetak.

Ganbo Iturri elkartearen ustetan euskal eta pirinio arteko loturak garrantzia geo-estrategiko handia du euskal nortasun eta interesak Europan ezagutzera eman daitezen. “Pyrenaeus Sareak” gizartean egin nahi du lan” diote sustatzaileek.

Ganbo Iturrik lan egin nahi du besteak beste “euskal gizarteak berreskura ditzan historikoki gure izaerari lotu izan den indarra eta sormena”.

Txikiaren garrantzia
Globalizazioa handiagoa den neurrian, gizarte dinamikoenek dute honetan eragiteko gaitasuna egitasmoaren sustatzaileen ustetan. Hau dela eta, euskal gizartea dinamikoa izan dadin, “Pyrenaus sareak” gure kultura promozionatzeko asmoa du ere.

Hau egiteko eskura dauden teknologia berriak, Internet eta jardunaldiak tresna moduan erabiliko dituzte.
“Pyrenaus sarea”-ren helburua Euskal Herri osora zabaltzea da baina momentuz Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroan dago presente. Sarea internet bidez dago eratuta www.pyrenaeus.org webaren bitartez, www.pirinioak.org eta www.elpirineo.org.

Hauetan bazkideek euren gunea berezitua dute Talaia izenarekin “bazkideen harremanak saretzeko, lotzeko gunea da eta hiru atal nagusi daude bertan, berriak, dokuteka eta ikasgunea”.

Jardunaldiak Lasarte-Orian
Elkarteak lehenengo jardunaldiak Lasarte-Orian burutuko ditu martxoaren 5etik 24ra bitartean. Hauek Ganbo Iturri elkartearen egoitzan izango dira, Nagusia 3 zenbakian, 19:00etan hasita.
Herritarrak hauetan parte hartzeko deia egiten du Izetak eta honen inguruan kezkak edo informazio gehiago nahi duten herritarrentzat eskura dute ganboiturri@gmail.com helbidea.
Ganbo Iturri hala definitzen dute sustatzaileek “Euskal tradizioarekin bat egiten duen gizarte konpromisoa da. Ganbo Iturriren xedea definitzen duen ezaugarria egunerokoaren ardura izanez, auzolanaren bidez, gizartearen integrazioa du zeregin, pertsonen balioetan oinarritzen den komunitate baten alde ariko da, lankidetzako nagusitzea lehenetsiz, autogobernua eta justizia sozialaren bila”.

“Pyrenaeus sarea”

Martxoak 5
Enrique Ayerbe geografoa, “Hautu pirinioarraren balio geoestrategikoa” .
Martxoak 7
Manu Gonzalez medikua, “Gizakian oinarritutako kirola; gizatiartzeko gaitasuna daukan kirola”.
Martxoak 13
Jose Mari Larramendi enpresaria, “Lana da erabakigarria, kapitala berriz bitartekoa”.
Martxoak 20 Xabier Barandiaran soziologoa, “Zer du eta zer behar du gure nortasun kolektiboak gure herriak behar duen garapenaren motore bezala aritzeko?”
Martxoak 24 igandea, jardunaldiak amaitzeko ibilaldi kulturala eta bazkaria antolatu dute.