Ikasleak Andoaingo piano jaialdian

Txintxarri Aldizkaria 2013ko martxoaren 4a

Udal musika eskolako piano ikasleek Andoaingo 8. piano jaialdian parte hartu zuten otsailaren 23 eta 24an.
Guztira adinka sailkatuta hamar herritar izan ziren Basteroko oholtzan euren errezitaldiak ematen. 11 urte artekoen multzoan Ainhoa Martin, Leire Martin eta Leire Diez izan ziren. 14 urte artekoen multzoan berriz, Hugo Iñigo, Jone Castro, Maria Otxandorena, Irene Carques, Valeria Fadrique eta Alain Hurtado izan ziren. 18 urte artekoen multzoan berriz herritar bakarra aritu zen Paloma Huguet.
Txapelketa honetan ikasleek urrezko domina bat, zilarrezko sei eta brontzezko hiru.