Herri batzarra Villa Mirentxun egin zuten

Txintxarri Aldizkaria 2013ko martxoaren 4a

Lasarte-Oriako Bilduk batzarra egin zuen ostegunean Villa Mirentxun.
Bertan izan zituzten eztabaidagai 2013. urterako ildo estrategikoak, Hirigintza, Parte-hartzea, Gazteria, Emakumea, Aniztasuna eta Kirola.
Batzarra 19:00etan hasi zuten eta taldeka gai hauen inguruan aritu ziren bertaratutako herritarrak. Koalizioko egungo udal ordezkariak ere bertan izan ziren euren lanaren inguruko azalpenekin gaietan hausnartzen.