Patinaje ikastaroa haur eta helduentzat

Txintxarri Aldizkaria 2013ko martxoaren 4a

Udal Kirol zerbitzuek patinaje ikastaroa antolatu dute martxoaren 11tik ekainaren 27a bitartean.
Umeen ikastaroa 17:00etatik 18:00etara izango da eta helduena berriz, 9:30etatik 11:00etara edo 20:30etik 22:00etara.
Ikastaroak trinketean egingo dira, Villa Mirentxu atzean eta gehienez 10 kideko taldeak egingo dira.
Prezioa umeen kasuan 131,40 eurokoa izango da eta helduena 188, 60 bazkideentzat. Parte hartzaile bakoitzak bere patinak eta babesak eraman beharko ditu.
Izena ematea gaurtik aurrera kiroldegian egingo da, 10:00etatik 12:30era eta 17:00etatik 19:00etara.