Ipuinak ezagutzen

Txintxarri Aldizkaria 2013ko martxoaren 5a

Lasarte-Oriako Udalak Emakumeen Zentro Zibikoarekin batera martxoaren 8a, Emakume langilearen nazioarteko eguna aldarrikatzeko asmoz aste osoan zehar ekimtzak antolatu ditu. Martxoaren 8an izango dira ekitaldi nagusiak, elkarretaratzea, antzerkia eta afaria.

Kontu Kantoiko lagunek ipuin dibertigarriak kontatu dizkiete Manuel Lekuonara hurbilsdu diren haurrei.

Baina gaur arratsaldean hasi dira ekintzak Manuel Lekuona kultur etxeko hitzaldi aretoan. Bertan Kontu Kantoi, Bea Egizabal eta Cesar Marcos ipuinkontalariek hurbildu diren haur eta helduei. Hau Villa Mirentxun aurreikusia bazegoen ere, azken orduan Manuel Lekuon akultur-etxera leku aldatu dute.
Kontu Kantoiko bikoteak ipuin liluragarriak kontatu dizkiete haurrei eta ipuinak adi entzuteaz gain, abestera ere ausartu dira haurrak.
Ostegunean, berriz, hitzaldia izango da Emakumeen Zentro Zibikoan. Alazne Zaldua psikologoa adin batetik aurrera sexua nola bizi eta sexu harremanaz mintzatuko da, 17:00etatik aurrera.