Enara Fernandezek eskian sariak pilatzen jarraitzen du. Ezcaray-n bikotea txapeldun izan zen nahiz eta lasterketan Enara erori eta ateak pasa eta Madrilen, Xanadu pistetan garaipena eskuratu zuen bere zuzeneko arerioari, Berta Lopez-i hain zuzen, 16,91 segundoko aldea ateraz.
Enara Fernandez eta bere gida Iraitz Etxarri oso pozik daude lortutako emaitzekin. Lehiatzen hasi aurretik ia pentsa ezina zen hain emaitza onak lortzea izan ere, gida eta kirolariaren artean konfidantza behar beharrezkoa da eta hau da elkarrekin egiten duten lehenengo urtea.
Kirol egokituko txapelketetan, Slalomean bikain aritzen da 11 urteko gaztetxoa eta horren adibide orain arteko hiru txapelketetan bere mailan lortutako garaipenak. Hurrengo erronka Espainiako txapelketa izango da Cerder-en Huescan martxoaren 18 eta 19an. Bertan Munduko txapeldun den Jon Santacana gazte donostiarra eta bere gida izango dira lehiatzen.
