Bost urte jarraian izan dira Amaiak bere bikotearekin batera lehenengo sariak ekarri dituztela baina bere hitzetan "urtetik urtera zailagoa da lehenengo postuan mantentzea". Bikote gazteagoak sartzen dira eta hauen maila altua da "urte asko izan dira lehenengoak izaten eta belaunaldi berriak indartsu datoz".
Aurten lehenengo aldiz euren kategorian lehiatu den bikote kataluniarrak pilatu ditu lehen sariak "30 urteko bikotea indartsu sartu da, bientzat lehenengo urtea zen gure mailan 30-50urte artekoan, eta primeran ibili dira". Amaia oso pozik dago lortutako emaitzekin izan ere, podiumera hiru aldiz igo dira 60 bikoteren artean.
Lehiaketen mundua ez da erraza, lana, familia asko dira uztartu beharrekoak eta aurtengo emaitzekin pozik, hurrengo urtera begira Europako txapelketara behintzat joateko asmoa dute. "Erkidegoetako txapelketak hilero izaten dira baina guretzako zaila da joatea, iaz Kantabriara joan ginen eta irabazi, aurten bertara erakustaldi bat eskaintzera joango gara baina txapeldun izan ginenez ezin dugu lehiatu, agian Palentzia edo Badajozera joango gara baina ikusiko da".
Lehia gogorra
Pasodoblean lortutako hirugarren saria da Amaiari gelditu zaion arantza, "oso onak gara pasodoblean, urteetan sari gehien dantza honekin lortu dugu eta gehiago merezi genuela uste dut" hala ere epaileen lana erraza ez dela dio herritarrak. "Aldi berean, tangoan bigarren izatea ezustekoa izan zen".
Lehiaketan giro ona da nagusi dantzarien artean eta horrek asko laguntzen du aste beten egunero lehiatzea derrigortzen duen txapelketan "oso gogorra da egunero bi edo hiru aldiz dantzatu behar izatea, gainera egunean zehar egiten dira kanporaketak eta sailkatuek gauean lehiatu behar dute".