Udaletik zergadun guztiei jakinarazten zaie 2013. urteko Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Gaineko Zerga ordaintzeko borondatezko epea 2013ko apirilaren 15ean amaitzen dela.
Helbideratu gabe dituzten zergadunen ordainketa-gutunak martxoaren lehenengo hamabostaldian bidali dira. Jaso ez duenak, edota beste aleren baten beharra duenak, Udaletxeko bigarren solairuan kokaturiko Zergabilketa bulegora jo dezake, ala 943376187 telefono zenbakira deitu, argibideren bat behar izanez gero.
Ordainketa, Banku eta Aurrezki kutxetan egin daiteke, baita www.lasarte-oria.org web orrian ere (tramiteak on line - nire ordainketa on line).
Ordaindu beharreko kuota borondatezko epearen azken egunean kargatuko da zergadun bakoitzak zehazturiko kontu korrontean, hau da, 2013ko apirilaren 15ean. Azken egun honetatik aurrera, ordaindu gabeko erreziboak dagokion errekarguarekin, premiamenduzko prozeduraren bitartez exijituko direla jakinarazten da.