Santos Uribe Espainiako txapeldun

Txintxarri Aldizkaria 2013ko martxoaren 8a

Zumeatarra taldean dagoen Santos Uribe herritarra Zaragozan martxoaren 2 eta 3an burutu zen pista estaliko Estatuko beteranoen mailako txapelketan parte hartu du eta urrezko domina ekarri du Lasarte-Oriara.

Santosek 3.000 metro martxa proban parte hartu zuen 75-80 urte arteko proban eta irabazle izan zen. 79 urteko herritarrak “bat falta zait 80ak izateko” gustura parte hartu zuen txapelketan.
Berarentzat pena handia izan zen maila honetako bakarra izatea, “Kataluniako bat etortzen zen lehen lehiatzera eta nire taldeko beste bat ere, baina adinean aurrera goaz eta normala da“ aipatu digu. Pista estalian martxa modalitateko proba gutxi daudela ere azpimarratu du.