Lasarte-Oriako Udal Kirol Zerbitzuak 2001 eta 204. urtean jaiotako gaztetxoei zuzendutako kirol eta joko ekintzak antolatu ditu Aste Santuko oporretan, zehazki, martxoaren 25etik apirilaren 5era bitarteko lan egunetan.
Jarduera honetan parte hartzen dutenek ohikoak ez diren kirol eta joko ugari ezagutu eta hauetaz gozatzeko aukera izango dute, ur jolasak edo izotzan patinatzea, esate baterako.
Txuri Urdinera eta mendira egingo duten irteera izan ezik, saioak Udal kiroldegian egingo dira, goizetan 9:30etik 12:30ra.
Ekintzen prezioa 81,90 eurotakoa da kiroldegiko bazkide direnentzat. Honen barne daude hamaiketakoa, garraioa, Txuri Urdinera sarrera eta beharrezko materiala.
Kirol Zerbitzuko arduradunek jakitera eman dutenez, taldeak 20 partaide izango ditu eta izena emateko hurrenkera kontuan izango da hau osatzeko.
Izena ematea Lasarte-Oriako Udal kiroldegiko bulegoan egin behar da, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 12:30ra eta 17:00etatik 19:00etara. Informazio gehiago eskuratzeko ere bulegora hurbildu behar dira interesatuak.