Buruntzazpi txirrindularitza eskolako eta Fullgas edo Andoaingo txirrindularitza eskolan dabiltzan herriko gazteek errepideko txapelketen denboraldiari hasiera eman diote. Lehen lasterketetan parte hartu eta horietako bitan Ibaetan eta Hondarribian, Buruntzazpiko Boris Campoo eta Luken Carbayeda irabazle izan dira, hurrenez hurren.
Otsailaren 23an, Donostiakoa Ibaeta auzoan kadete mailako lehen lasterketa izan zen, XXXV. Ibaetako Saria. Honetan Boris Campoo irabazle izan zen. Taldeko Iñigo Altunak ere parte hartu zuen honetan.
Bestalde, martxoaren 2an, infantilek Hondarribiako Sarian probarekin eman zieten hasiera lasterketei eta Luken Carballeda gaztea gailendu zen.
Udaberri Oroimenezkoa
Junior mailako denboraldia berriz, Eibarren hasi zen Udaberri Oroimenezkoarekin.
Buruntzazpi eskolako Xuban Errazkin, Arkaitz Murillo eta Andoaingo Txirrindularitza taldeko Xabier Mitxelena izan ziren lehian eta Errazkin lehen urteko junior mailako zortzigarren sailkatua izan zen.
