Jesus Zaballosek gaur goizean adierazi duenez, zozketa aukera berdintasuna ziurtatzeko egokiagoa da. “Notario baten aurreko zozketa modu argi eta gardenagoa da, Udalak jartzen dituen gutxieneko betebeharrak betetzen dituzten interesatuek baldintza berberetan aurkezteko aukera izan dezaten”.
Gainera, hiru zozketa egiteko proposatuko du Udalak diren hiru aparkaleku ezberdinetako garajeak banatzeko: Okendon 122, Tajamar-eko biribilgune ondoan, 21, eta Bekoerrotan, Osasun etxe ondoan, beste hiru. Horrela herritar bakoitzak interesatzen zaion garajearen adjudikazio prozesuan izena emateko aukera izango du eta ez banaketa orokor batean. Zaballosen iritziz, honek Udalaren lana erraztuko luke, ez duelako inork interesatzen ez zaiona eman zaiolako uko egingo.
PSEk aurkeztuko duen zuzenketaren arabera, derrigorrez bete beharreko zenbait baldintza jarriko dira: besteak beste, Udal Ogasunarekin zorrik ez izatea, aparkalekuaren inguruko etxe batean erroldatua egotea, eskatzaileak autoa izatea, zerga Lasarte-Orian ordaintzea eta herrian beste garajerik ez izatea.
Udalak, antzeko baldintzengatik puntuak eman eta aparkalekuak horien arabera banatzea proposatu badu ere, PSEk ez du bat egin eta derrigorrezkoak izan daitezela proposatuko du.
