Sukaldaritza tailerra Aste Santuko Txokoetan Amaraun Ludotekan

Txintxarri Aldizkaria 2013ko martxoaren 11

Ttakun Kultur elkarteak “Sukaldari... Patatari!” Txokoak antolatu ditu Aste Santuko oporretarako. Sukaldaritzan oinarritutako txoko hauek 2005 eta 2010 urte bitartean jaiotako haurrei zuzendutako txokoak dira. Saioak zazpi egunetan, martxoaren 25, 26 eta 27an eta apirilaren 2, 3, 4 eta 5ean izango dira, goizez 10:00etatik 13:30era Amaraun Ludotekan.

Eskuak zikindu, gailetak txikitu... denetarik egingo dute txikiek sukaldaitza txokoetan.
“Sukaldari... Patatari!” Txokoetan sukaldean trebe izateko behar den guztia azalduko zaie HH2 eta LH2 maila arteko haur eta gaztetxoei. Era dibertigarrian eta jokoen bidez elikagaia eta zapore ezberdinak ezagutuko dituzte, baita sukaldeko trenak ere.
Honetaz gain, gosari, bazkari, merienda, afari koloretsu eta dibertigarriak egiten ikasiko dute Patatariren errezeta gozoekin.

Izena ematea
Txokoen prezioa Lasarte-Orian erroldatuak daudenentzat 68 eurotako da eta erroldatuak ez daudenentzat, berriz, 102 euro.
Ttakuneko arduradunek jakitera eman dutenez, goiz-txoko zerbitzua ere eskainiko da nahi dutenentzat, hau 9:00etatik 10:00etara izango da. Prezioa, zerbitzua barne, erroldatuentzat 88 euro eta erroldatuak ez direnek 132 euro ordaindu behar dituzte.
Informazio gehiago eskatu edo izena ematea egiteko hainbat aukera daude, Ttakun kultur elkartera hurbildu, 943 371 448 zenbakira deitu edo aisia@ttakun.com helbidera mezu elektroniko bat bidaltzea.
Behin izena ematea baieztatua dagoenean, ordainketa egingo da. Hau Ttakuneko bulegoan bertan txartelarekin edo Kutxa-ko 2101 0048 25 0010089696 kontu korrente zenbakian sartu behar da dirua. Izena emate epea martxoaren 21era arte dago irekia.