Lasarte-Oriako nesken saskibaloi harrobia indartsu dabil azken aldian. Ostadar SKT eta infantil txiki mailako Landaberri taldeak bezala, eskolarteko mini mailako Landaberri 6 taldea hurrengo faserako sailkatu da.
Noelia Bermejok zuzentzen duen taldeak urtarrilaren 12an hasi zuen Donostialdeko eremuko txapelketa. 8 jardunaldi jokatu eta zortziak irabazi ostean, lortu du hurrengo faserako txartela.
Orain, Oria eremuko txapeldunaren aurka joan-etorriko bi partida jokatu behar ditu, apirilaren 13 eta 20ean. Irabazleak Gipuzkoako txapelketako azken fasean parte hartuko du eta lehen aurkaria Donostiako irabazlea izango litzateke.
Maila honetan ere Landaberri 5 taldeak parte hartu du. Honek hirugaren postua eskuratu du, 6 partida irabazi eta bi galdu ostean.