Urtarrilaren 17an Usurbilen hasi zen bola-jokoko bikotekako txapelketa eta Aia eta Lasarte-Orian jokatutako jardunaldien ostean, otsailaren 17an amaitu zen Idiazabalen. Txapelketan 23 bikote izan ziren lehian eta Urnietako Xabier Iruretagoiena eta Jose Angel Belaunzaran izan ziren irabazleak.
Ostadar SKT-ko bi bikotek ere parte hartu zuten baina ez zuten zorterik izan. Joxean Lasa eta Josu Lasak osatutako bikoteak hamaikagarren postuan amaitu zuen. “Postu ona baina hobetu ahal dena” aipatu digute ataleko arduradunek. Eta Joxean Montes eta Inaxio Otaegui, berriz, 17. izan ziren. “Azken postuetan asteak egon ondoren, postuak onargarria da”.