Bilduren proposamena 5. edukiontziari buruz

Txintxarri Aldizkaria 2013ko martxoaren 11

5. Edukiontziaren inguruko Batzordeko Lehendakariak, Jesus Zaballosek, otsailaren 19an egindako bileran, aurkeztu zuen Araudiaren zirriborroa aztertu ondoren, Bildu Udal Taldeak emendakina aurkeztuko du. Bildu Udal Taldearen ustez, ezinbestekoa da hondakinen kudeaketaren planteamendu integral bat egitea. Ideia horri jarraituz, aipatu Batzordea Hondakinen Kudeaketarako Batzordea izatea eta izendatzea eskatzen du eta ez 5. edukiontzia ezartzeko batzorde soila.

Gainera Batzorde honetan landuko den gaiak herritarren artean hausnarketa egitea merezi duela ikusirik, Batzordea interesa duen herritar edota herriko talde orori irekitzea proposatzen dute. Zentzu honetan, herritarren parte-hartzea bultzatze aldera, deialdiak arratsaldez egitea planteatzen dute.