5. edukiontziaren aldeko EAJren argudioak

Txintxarri Aldizkaria 2013ko martxoaren 11

Lasarte-Oriako EAJ alderdiak Carlos Ormazabal, Gipuzkoako Garapen Iraunkorreko diputatu ohiarekin hitzaldia antolatuzuen ostiralean, batzokian. Hitzaldi honen bitartez atez atekoa baztertu eta bosgarren edukiontziaren aldeko argudioak ezagutzera eman zituen. Carlos Ormazabal azterketa sakona burututakoa da zabor bilketan dauden hainbat eredu ezberdinen inguruan eta bakoitzaren onurak eta eragozpenak jaso ditu. Halaber, Europan berziklatze mailan aurreratuagoak zein atzeratuagoak dauden herrien esperientzien berri eman zuen.