Martxoko ohiko udalbatzarra izango da gaurkoan eta honetan hauek izango dira alderdiek eztabaidatu beharrekoak. Lehenik 2012 ekitaldian kredituak aldatzeko gaur arte bideratu diren dosierren berri emango da. Ondoren, ildo beretik 2013 ekitaldian kredituak aldatzeko gaur arte bideratu diren dosierren berri ere eskainiko du udal gobernuak. Hirigintza alorrean, behin-betiko onespena eman beharko diote "A-38 Goiegi Gora HIEan Hiri-Plangintzako Arau Subsidiarioak puntualki aldatzeko" dokumentuari.
Agerraldian aurreko astean azaldu moduan, udal talde sozialistak aurkezturiko mozioa bozkatu beharko dute: "Toki Administrazioaren Erreforma Proiektua"ri buruzkoa. Ondoren Bilduk aurkezturiko mozioa: "197/2006 Doktrina: Zigor gehigarriaren ankerkeria"ri buruzkoa azaldu eta bozkatu beharko dute alderdiek.
Azkenik eta galdera eta erreguen txandara iritsi aurretik, Bilduren beste mozio bat izango da eztabaidagai, taldeak "Huyck Wangner (Perot)-eko langileen alde" aurkeztutakoa. Zizurkilgo enpresak EREa aurkeztu zuen 75 langile kaleratzeko, 81 langiletik. Elkarrizketetan izan dira langile zein enpresako zuzendaritzako ordezkariak eta azken egunetan prentsak jaso duenez. ERE-a bertan behera uztea erabaki da eta biltzen jarraitzen dute egoerari irtenbide bat eman nahian.
