Jesus Zaballos da Lasarte-Oriako sozialisten burua. Alkate ohiak, Patxi Lopezen gobernuan egin zuen lan Iñaki Arriolaren departamentuan hain zuzen eta orain Euskadiko sozialisten kongresuaren ondoren, eta zuzendaritzako kide izendatu ostean ere legebiltzarkide kargua hartzea egokitu zaio.
Jesus Zaballosek azaldu moduan, oso pozik dago bere eginkizun berriarekin. “Hala ere, udaletxeko lana baztertu gabe burutuko dudan lana izango da. Oraindik ez daki zein izango den bere esparrua, hau da “uste dut garraioa eta etxebizitza gaiak emango zaizkidala baina oraindik ez didate zehaztu”.
PSE-EEk berriki ospatutako kongresuan Patxi Lopezek bere zuzendaritzan egotea eskatu zion Zaballosi eta honek onartu zuen “neretzako ohore bat da alderdiak ni zuzendaritzan nahi izatea”. Lana ugaritu zaio baina oso pozik dagoela azpimarratu du. Erronka berria, lanak ondo uztartzea izango da.
