Atzo egin zuen Parisko epaitegiak ebazpena eta Aspiazu, Carrera, Iriondo eta Iruretagoienari hogei urteko zigorra ezarri zaie. Beste sei gaztek hemezortzi eta zortzi urte arteko zigorraldia izango dute: Barandalla, Aramendi eta Mugicak 18 urte; Etxaburu eta Plazak hamabi eta Martiteguik zortzi.
Fiskalak asteartean egin zuen zigor eskaerak mantendu dira beraz, batzuentzat. Aldaketa bakarrak Etxeburu eta Plazaren kasuan eman dira, hauentzat 14 urte eta 10 eskatu zituen fiskalak.
Proposamena eta epai jakina
Honetaz gain, atzo goizean, epaia jakin baino lehen, auzipetu guztien izenean hitz egin zuen Aitzol Iriondok. Honetan, otsailaren 18an Espainiako eta Frantziako gobernuei negoziazio mahai batean esertzeko proposamen zehatz bat egin zietela gogoratu zuen. Era berean, Espainiako eta Frantziako gobernuek epaia aspaldian hartu zutela eta Parisko Epaitegiari euskal herritarrak epaitzeko zilegitasunik ez duela adierazi zuen. Auzipetuek, gainera, besteak beste, Jon Anzarekin gertatutakoa argitzeko ere eskatu zuten epaiketan.