“Gertaera honek egoera traumatikoak ekarri zituen eta guraso asko beraien seme alabekin gaia tratatzeko ezintasunean topatu ziren,” azaldu dute Gizarte Zerbitzuetako arduradunek eta ikastetxeetako guraso elkarteen bitartez eskainitako tailerra dela jakitera eman dute.
Lanabesa
Ikastaroak gurasoek egunerokotasunean erabili ditzaketen heziketa lanabesak sendotzea eta gurasotasun positiboarekin erlazionatutako gaiak lantzea du helburu. Guraso eta seme alaben erlazioetan sakondu, hauen beharrak identifikatu eta ondorioz jokatzeko tresnak eskainiko zaizkie.
Horretarako, egoera pertsonalekin lan egingo da gurasoek dituzten kezka eta ardurak, bizi dituzten esperientziak azaldu eta aztertuko dira tailerrak dituen sei saioetan.
Bi talde martxan
Guraso elkarteek jasotako eskaerarekin, bi talde sortu direla jakitera eman du Udalak, bata gazteleraz eta bestea euskaraz. Taldeak dagoeneko martxan dira eta hilabete honetan zehar Villa Mirentxuko hitzaldi aretoan bilduko dira.
Irakasleekin lanean
Bestalde, herriko ikastetxeei zuzendutako hitzaldi batzuk ere burutzen ari dira Villa Mirentxun.
Saio hauen helburua ikasketa zentruen eta Gizarte Zerbitzuen artean lan sare eraginkor bat sortzea da.
Sesio hauetan, Haur Babes Sistemak azaldu eta irakasleei, laguntza behar duten haur eta familiak detektatzeko tresnak ezagutarazten zaizkie.
Lantzen diren beste eduki batzuk legearen araberako erantzunkizuna, haurren beharren klasifikazioa edo identifikatutako behar baten notifikazioa gizarte zerbitzuetara nola bideratzea dira, esate baterako.
Nahiz eta lehendabiziko hitzaldi hauek ikasketa zentruetara zuzenduta egon, etorkizunean beste formakuntza batzuk egingo dira gizarte agente ezberdinekin.
