Indartsu dabiltza LOKEko atleta gazteak. Horren erakusle Eneritz Busto kadetea dugu. Lehengo asteburuan, martxoaren 9 eta 10ean, Valentzian izan zen kadete mailako txapelketan parte hartu zuen gazteak pentatlon proban eta domina lortu ez arren, Euskadi eta Gipuzkoako errekorra gainditu zituen berriro ere.
Eneritz bikain lehiatu zen. 60 metro hesi-lasterketan, 9,40sg. egin zuen; altueran, 1,65 m.; pisu jaurtiketan; 9,15 m.; Luzera jauzian 4, 29m. eta 600 m. lasterketan, 1m. 50,82sg.
Era honetara, txapelketa 5. postuan amaitu zuen, 3.129 punturekin eta urte hasieran berak ezarritako Euskadi eta Gipuzkoako errekorra hautsi zuen.
Itoitz finalean
Bestalde, martxoaren 2 eta 3an, Jubenil mailako Espainiako txapelketa izan zen Antequeran.
Bertan, LOKEko Itoitz Rodriguez gaztea 400 metroko finalean izan zen eta 5. postuan amaitu zuen lasterketa.
Maria Eugi, Yeray Veroniz eta Ane Galardi ere izan ziren txapelketan. Mariak 200 m. lasterketan parte hartu zuen; Yerayk 60 m. lasterketan eta Anek luzera jauzian. Ez zuten zorte onik izan.
Euskal Krosa
Bestalde, igandean, Landaberri ikastolako Guraso elkarteak antolatuta XVI. Euskal Krosa-Eneko Castro Oroimenezkoa antolatu da Atsobakarreko parkean.
Goizeko 11:00etatik aurrera, maila ezberdinetako gazte eta haurrek lasterka egingo dute. Azken urteetan bezala, gurasoek ere parte hartzeko aukera izango dute gazteen lasterketa guztiak amaitzerakoan.
