Lasarte-Oriako Udal Kirol Zerbitzuak hogeita bosgarren Squash txapelketa soziala antolatu du. Txapelketa 2013ko apirilaren 2an hasiko da eta ekaina arte luzatuko da.
Parte hartzeko asmoa dutenek martxoaren 22a arteko epea dute Kiroldegiko kafetegian izena emateko. Parte hartzeko gutxieneko adina 14 urtekoa da. Inskripzioaren prezioa Buruntzaldeko bazkideentzat 10 eurokoa da.