Hondarribiko Ama Guadalupekoa taldean entrenatzen den Amaia Curiel lasartearrak urrezko domina lortu zuen larunbatean Albalote herrian egin zen junior eta eskolarteko Espainiako Borroka Txapelketan.
Amaiak hiru borroka irabazi behar izan zituen urrezko domina lortzeko.
Bestalde lehengo igandean, martxoaren 10ean, junior mailako Espainiako txapelketako iparraldeko sailkapen saioa izan zen, Iruñean. Bertan LOKEko Esteban Martinezek hirugarren postua lortu zuen. Tamalez postu honek ez dio Estatuko txapelketako finalean egoteko txartelik ematen.
Era berean, taldeko gaztetxoak martxoaren 2an Durango Uria Sarian izan ziren eta ederki ibili ziren borrokan.
Manu Revuelta, Yeray Mendibe, Ander Garrido eta Ibai Aranguren alebinak bakoitza bere mailan irabazle izan ziren. Garikoitz Mena, Jesus Curiek, Sergio Faro, Eric Bermejo, Unax eta Omar Jassanek bigarren postua eskuratu zuten. Infantil mailan, Jorge Revuelta hirugarren izan zen.