Gimnastak ederki eskolarteko txapelketan

Txintxarri Aldizkaria 2013ko martxoaren 15a

LOKEko gimnastek txapelketa denboraldia hasi dute dagoeneko. Eguraldi eta arazo teknikoak zirela eta, martxoaren 2an, Eskolarteko b mailako txapelketako lehenengo jardunaldia izan zen Hernanin. Honetan Lasarte-Oriako taldeko infantil taldeak parte hartu zuen. 5 uztairekin lan egin eta bigarren sailkatu zen.
Era berean, lehengo asteburuan, martxoare 10ean, taldeko txikiak hasi ziren lehian. Udaberriko txapelketako lehen saioan Sasoeta-Zumaburu eta Landaberri ikastetxeetako alebin taldeek parte hartu zuten. Sasoetak 15. postuan amaitu zuen lehia eta Landaberrik 22. postuan.