Sufrituta, baina aurrera
Ia ordubeteko partidu luzea jokatu dute gaur goizean Michelingo pilotalekuan lau gazteek. Norgehiagokako lehen kintzeetan herritarrak nagusitu dira eta 10-2 aurretik jartzea lortu dute. Eibartarrek ordea, egoerari buelta eman eta zortzi tanto egin dituzte erreskadan markagailua 10-10 jartzeko. Handik aurrera nahiko orekatua joan da neurketa, eibartarrak 18-14 aurretik jarri direnean bazirudien balantza Debabarrena aldera jausiko zela, baina lanean serio jardunez eta zorte apur bat edukiz, etxekoek eskuratu dute final handira igarotzeko txartela.