Iazko arrakasta ikusita, Beasaingo Udalaren eta Orkliren babesarekin, aurten ere Bertsomovieda lehiaketa antolatu du Beasaingo Arrano Kultur Elkarteak. Honetan parte hartzeko baldintzak, bertsoa, bideoa eta euskaraz izatea lanak.
Ane Labaka herritarrak bertsoak jarri eta Manuel Lekuonako oholtzan grabatutako "bihotz puntetan" bideoa aurkeztu du lehiaketan. Honen grabaketan hainbat izan dira parte hartu duten herritarrak hau dela eta Labakak herritarrak animatu nahi ditu euren lana bozkatzera. Lehiaketara aurkeztutako bideo guztiak www.bertsomovieda.com webgunean daude ikusgai eta bertan gustukoenari bozka emateko aukera eskaintzen da.
Sariak
Lan onenak 1.000 euroko saria du baina badira bestelakoak ere. Batetik ikusleen artean bozka gehien eskuratzen dituen bideoak 500euroko saria eskuratu ahal izango du aipamen bereziarentzat 350euroko saria dago eta bertsorik onenarentzat 250euro.
