Ostiralean Manuel Lekuonan eta Korrika Kulturalaren egitarauaren baitan, Euskararen 8. Maratoiaren bideo proiekzioa egingo da. Ohi bezala azken Maratoian gertatutako guztiaren bilduma grafikoa egin da eta DVD batean jaso da.
Ostiralean lehenengo aldiz ikusi ahal izango da ordu betean 40 orduko euskararen festak emandakoa primizian. Horretaz gain, etxera DVDa eraman nahi duten herritarrek bertan merke-merke erosteko aukera izango dute.
Korrika 17
Maratoiaren bideoarekin batera Korrikaren 17. edizioak herrian emandakoa ere ikusteko aukera izango dugu. Horrela giroa berotzen joango da Korrika 18ari gogoz ekiteko larunbatean.
Sarrera irekia izango da eta Manuel Lekuona betetzea da erronka. Lagunduko? Animatu eta gerturatu ostiralean kultur etxera 19:00etarako.
