18. Korrika gerturatzen ari da gurera. Herrira larunbatean iritsiko da 17:00etan Hipodromoko zubitik eta ordu betez izango da herrian. Gaurkoan berriz, txikienen txanda da, Korrika txikia egingo dute Sasoeta-Zumaburu eta Landaberriko ikasleek. Arratsaldeko 15:15ean Zumaburuko elizan hasita Okendon bukatuko dute euren ibilbidea.
Lehenengo zatia Zumaburu-Sasoetako ikasleek egingo dute eta ondoren lekukoa Landaberrikoei pasako diete. Hala ere ehunka umek burutuko dute ibilbide osoa Okendon festa handiarekin bukatzeko.
Plazara iritsita merienda eta erromeria, dantza egiteko aukera izango dute bertan bildutako haur eta helduek Amalurrekoen doinuekin eta David Egizabalek gidatutako dantzekin.
Giroan murgiltzen hasteko beraz, aukera paregabea izango da gaur arratsaldekoa. 15:15etatik aurrera Tipi- tapa tipi-tapa Korrika!

