Errezitaldi lirikoa komentuan

Txintxarri Aldizkaria 2013ko martxoaren 22a

Donostiako Francisco Escudero kontserbatorioko kantu ikasleek gaur 20:00etatik aurrera, errezitaldi lirikoa eskainiko dute Ama Brigitarren komentuko kaperan.

Danok Kide elkarteak antolatzen duen VIII. Musika Topaketen kontzertu honetan Maria Martin, Idoia Arizaleta, Sara Zozaia eta Nerea Azcona sopranoen, Ariel Cruz kontratenorearen, Alberto Saez Puente tenorearen eta Juan Laboreria baritonoaren ahotsak bakarka zein taldean entzuteko aukera paregabea izango da.

Haendel, Mozart edo Bach egile ezagunen doinuak entzuteaz gain, Guridi edo Antonio Mercero herritarraren abestiez ere gozatu ahalko dute komentuko kaperara hurbiltzen diten herritarrek.