Gazte klubeko lagunek lehiaketa gozoa izango dute gaur arratsaldean, 17:30etik aurrera Okendo plazan, postre lehiaketa.
Iazko arrakasta ikusirik Gazte Klubeko arduradunek aurten ere lehiaketa egitea erabaki dute. Honela, 13 taldek postre gozo eta erakargarriak egiteko duten abilezia erakutsiko dute.
Lehiaketako antolatzaileek aipatu digutenez, epaimahaiak postre gozoenari, itxura hoberena duenari eta mantala originalena duen taldeari emango diete sariak. Epaileek lan zaila izango dute lanak probatu eta sariak emateko.
Eguraldi txarra eginez gero, lehiaketa Udaletxe berriko arkupeetan egingo dela jakitera eman dute antolatzaileek.