Lizaso Euskadiko txapeldun

Txintxarri Aldizkaria 2013ko martxoaren 22a

Buruntzaldea IKT-ko igerilariak indartsu dabiltza. Duela bi aste Naiara Lizasok Euskadiko txapelketa eskuratu zuen eta aurreko asteburuan taldeko txikiek lan ederra egin zuten herrian izandako KZL-ko jardunaldian.

Martxoaren 16 eta 17an, Santurtzin Euskal Herriko Infantilen Txapelketa ospatu zen eta emaitza bikainak lortu zituzten Buruntzalde IKTko gazteek. Orokorrean igerilariek marka pertsonalak hobetzea lortu zituzten.
Naiara Lizasok 100 m. libre probako urrezko domina eskuratu zuen eta egindako denborak, 1'02''55, Udarako Infantilen Espainiako Txapelketan aritzeko txartela eman zion.

Honetaz gain, 50 m. libre proban txapeldunorde izan zen eta 100 m. tximeletan eta 200 m. libreko errelebuan bere markak hobetzea ere lortu zuen Naiarak.

Bestetik, Iñigo Ibarburu txapeldunorde izan zen 100 m. libre, 200 m. libre eta 100 m. bizkar probetan eta horietako bietan, 200 m. libren eta 100 m. bizkar proban Espainiako Udarako Txapelketarako marka gutxienekoak egin zituen.

Mikel Soto ere 100 m. bular proban EH-ko txapeldunorde izan zen. Honetan eta 200 m. bular eta 400 m. libre probetan bere marka hobetu zuen.

Ainara Garcia, Janire Berasarte eta Enara Arrutik ere haien markak hobetu zituzten.

Kirol Zehaztasun Liga
Bestalde, lehengo larunbatean Lasarte-Oriako kiroldegiko igerilekuan Kirol Zehaztasuneko laugarren saioa izan zen. Honetan Buruntzaldea IKT-ko benjamin eta alebinak aritu ziren lehian eta haien marka gehienak hobetu zituzten.

Aipagarriak dira 2003ko nesken artean, Leire Martin gipuzkoa osoko azkarrena izan zela 50 tximeleta proban eta lehen urteko alebinetan 200 libre proban, Lander Sorozabalen bigarren postua.
Honetaz gain, 4x50 estiloak errelebuan neskak bigarren izan ziren sailkapen nagusian, mutilak berriz, seigarren.