Neskentzako saskibaloi entrenamenduak

Txintxarri Aldizkaria 2013ko martxoaren 22a

Ostadar SKT-k hurrengo denboraldian saskibaloian jokatu nahi duten neskentzako entrenamenduak antolatu ditu Aste Santurako. Jarunaldi berezi hauetan 1996 eta 1997 urteetan jaiotako neskek parte hartu ahalko dute. Saioak apirilaren 2, 4 eta 5ean izango dira Lasarte-Oriako kiroldegian, arratsaldeko 15:00etatik 16:30etara.