LOKEko Jorge Revuelta, Mikel Lasa eta Talib Vergara judoka gazteak infantil mailako Gipuzkoako Txapelketan izan ziren lehian, igandean Hernanin eta emaitza honak lortu zituzten, urrezko domana bat eta bi brontzezako. Revuelta gazteak lurraldeko titulua irabazi zuen eta “Euskadiko txapelketarako sailkatu da,” azaldu digu Gorka Aristegi entrenatzaileak.
Bestalde, Mikel Lasa eta Talib Vergarak bakoitzak bere mailan hirugarren postua eskuratu zuten.