Korrikaren zain Lasarte-Orian

Txintxarri Aldizkaria 2013ko martxoaren 23a

Korrika arratsaldean iritsiko da Lasarte-Oriara. Baina berotzeko ekimen ugari izan dira gure herrian gaur goizean.

Ostadar eta Athletic futbol taldeek ere Korrikaren alde egin dute.

Gaur goizean, Korrika Lasarte-Oriara iritsi arte, herritarrek ez dute aspertzeko aukerarik izan.
Eguraldia lagun, Amalur trikiti eta panderoi eskolako lagunak izan dira goizetik kaleak girotzen.
Bitartean, Okendo plazan Ostadar SKT-k antolatutako haur eta helduentzat herri kirol probak izan dira.
Jarraian, Rafafa magoaren ikuskizunarekin etxeko txikiak aho zabalik geratu dira.
Kukuka antzerki eta dantza eskolako lagunen kale antzerkia ere ikusi ahal izan da herriko kaleetan zehar.
Eta eguerdian, Alboka abesbatza, Xumela koruko eta Banaiz bagara elkarteko lagunen eskutik, euskal doinuak abestu ahal izan zituzten nahi izan duten herritarrek.
Gainera, Ostadar eta Athletic talden arteko norgehiagokan ere Korrikaren alde egin dute.
Amalur trikiti eta pandero eskolako lagunak ere izan dira oholtza gainean,
14:00etan bazkaria herrikoiaren txanda izango da.

Korrikaren zain (ARGAZKI GALERIA)

Goizeko bideo guztiak (YOUTUBEKO KANALEAN)