Athleticek 0-3 hartu du mendean Ostadar, erakustaldirik eman gabe

Txintxarri Aldizkaria 2013ko martxoaren 23a

Larunbata eguerdian herritar ugari hurbildu da Michelingo Kirol gunera Euskal Ligako kadete mailako futbol partida ikustera. Izan ere, Ostadarrek Athletic talde handia izan du aurrez aurre. Partidua hasi aurretik Korrika 18ren afixekin talde argazkia atera dute denek.

Javi Olaizolaren mutilek lehen zatian Haritz Berasategiren aukera on bat edo beste izanagatik, ezin izan dute atsedenaldira aldeko emaitzarekin joan, gainera, zuri-gorriek 0-1ekoa sartu diete aldaratze baten bitartez.
Athleticek ez du indar erakustaldirik eman, baloiaren jabetza gehiago eduki du, baina ez du aukera askorik sortu. Hori bai, kalitatea soberan dute eta 0-2koa baloia angelurik gabe maisuki loratuz zulatu dute etxekoen sarea. Borrokan jarraitu duteherritarrek, Xabi Ugalde erdilariak gidatuta, baina zoritxarrez, 0-3koa sartu diete falta baten jaurtiketak hesian jo ostean.