Korrika etorri bezala joan da...

maider-azurmendi 2013ko martxoaren 23a

Korrika atzerapenarekin iritsi da Zubietatik eta herritarrak urduri ari ziren zain. Hipodromoko zubian jendetza bildu da Korrikari ongi etorria egiteko eta Dinbi Bandakoen doinuek animatuta dantzan ikusi ditugu asko. Eguzkiak lagundu du ibilbide osoan eta haur zein heldu tipi-tapa tipi-tapa Korrika!

Ttakuneko zuzendaritzako kideek gogotsu eraman dute Korrikaren lekukoa.
Euskal Herria Korrika...eta gaur Lasarte-Oria. Korrika Hipodromoko zubitik iritsi da zubietarren eskutik eta abiatu da euskararen festa...Korrikaldi polita egin dute lasarteoriatarrek. Lekukoa eskutik eskura ibili dute eta euskararen aldeko oihuak izan dira nagusi.

Ibilbidean momentu hunkigarriak, aldarrikapenak, antzerkiak...denetarik izan da. Muntteri AEKk hartu du lekukoa lehenengo, ondoren Kukukako clownek, Aupa Aitor! lelopean Aitor Landa bera eta bere guraso eta anaiak izan dira protagonistak Porrotx eta Marimototsekin batera lehen kilometrotan.

Ondoren, Ttakun kultur elkarteko kideek hartu dute lekukoa Arrate Oianguren zuzendaritzako kideak hain zuzen, elkarteko lehendakaria Tomas Arrizabalaga eta lehendakari ordea, Edu Galardi lagun izan dituelarik bide guztian. Euskotren parean elkarteetako kideei pasa die lekukoa Intza, Lasartearra, Xirimiri, Buruntz Azpi, Arrieskaileta eta Udaberriko ordezkariei eta horien eskuz esku aldatu dute lekukoa. Zabaletako auzo elkarteak hartu du jarraian Pablo Barrio alkateari pasatzeko. Udal alderdien artean hutsune bat, PSE-EE taldea. PPko Vanesa Velezek lekukoa ere hartu du EAJko Estitxu Alkortaren eskutik pasa ondoren. Hauek ikastetxeei, TSST autobusak eta Orian ere Argia eta Antzako langileek hartu dute lekukoa. Oztarango zubi azpian zain zeuden gogotsu Landaberri Guraso elkartekoek hartu dute.

Hauek Bilduko udal taldeari eta Urnietako bide maldatsuari ekin diote LAB sindikatukoek. Aldaparen erdian Ostadarreko kirolariek hartu dute lekukoa eta hauek berriz, Erketzeko dantzari arinei eman diote. Sorgin jaietako eta ernaiko gazteek egin dute herriko azken kilometroa Urnietako bizilagunei lekukoa eurek emanaz.

Festa ederra izan da Korrika 18 eta Okendon nabaria izan da arratsalde osoan zehar.

Korrika 18 - ARGAZKI GALERIA

[Bideoa ez da aurkitu]