Korrikaren aurretik doan furgonetan emozioa arnasten zen, herritarren hatsa eta izerdiarekin nahastuta denak euskararen alde eginahal betean ikusten ziren, eskuz esku lekukoa hamasei aldiz aldatuz. Olatz Urdanpilleta Muntteri AEK euskaltegiko irakaslearen ahotsean nabari zen hunkituta zegoela, kanta eta kanta artean herritarrak jo eta su animatu zituen bozgorailuetatik, etenik gabe zorionak emanez furgoneta barrutik ikus zitekeen argazki handiarengatik. Behin Korrika 18 amaituta hasiko da benetako lasterketa Lasarte-Orian, euskara elkarri emateko lasterketa, guztion ahalegina eskatuko duena.
KORRIKA 18 LASARTE ORIAN (argazki galeria)
