Gaztelekuak ateak ireki zituen

Txintxarri Aldizkaria 2013ko martxoaren 25a

Lasarte-Oriako Gaztelekuko aurkezpen jaialdia izan zen ostiralean. Honetan herriko gazteek instalakuntzak ikusteaz gain, malabaretako tailerrean parte hartu ahal izan zuten eta jai handiari amaiera emateko kontzertua izan zen Psicoacustic taldearen eskutik.

Gaztelekuko instalazioak ikusteaz gain, gazteek malabare tailerra izan zuten. Honetan kariokak egin zituzten.
Lasarte-Oriako Udalak antolatuta Gaztelekuaren irekira festa izan zen ostiral arratsaldean. Herriko gazteek Gaztelekua ezagutzeko aukera izan zuten.

Arratsalde osoan zehar, tailerretako gelak, entsegu gelak, dantza egiteko gelak eta areto nagusia ikusgai izan ziren. Pablo Barrio alkatea eta Taxio Arrizabalaga Gazteria, festak eta kirolak saileko arduradunak izan ziren bertan hurbildu ziren gazte eta helduei Gaztelekuaren nondik norako azaltzeko.
Honetaz gain, gaztetxoek meriendatzeko aukera izan zuten, baita malabareetako tailerrean parte hartzeko ere.

Eta jaialdiari amaiera emateko, Gaztelekura hurbildu zirenek herriko Psicoacustics taldearen kontzertuaz gozatzeko aukera ere izan zuten.

Gazteentzako tokia
Gazteria saileko arduradunak azaldu zuenez, apiriletik aurrera bertan gazte ikastaorak egiten hasiko dira eta aurki, 12 eta 17 urte arteko gazteentzat, Nerabeen Zerbitzua martxan jarriko dute.
Era berean, Gaztelekuaren erabilera zehazteko prozesua egingo da. Udalak gazteen proposamenak jaso nahi ditu eta horretarako, apirilaren 18an, 18:30ean bilera egingo du Gaztelekuan. Herriko gazteei dei zuzena egin die, beraz, Udalak.