Leitza inguruan, Leitzalarrea, Monumentu naturala den Izaetako izaidia edo “Peru-Harri. Harriaren museoa” daude. Leku hauek bisitatu eta bertako bitxikeriak eta historia ezagutzeko asmoz, Oinatz taldeko lagunek otsailean bertan behera utzitako irteera burutzeko asmoa dute apirilaren 14ean, igandea. Irteera ordua 10:00etan izango da Jalgi Kafe-Antzoki aurrean, aurobusa edo koxeak hartu eta Leitzara joateko.
Parte hartzera animatzen dituzte herritarrak. Izena emateko azken eguna apirilak 12 ostirala izango da Ttakuneko egoitzan.