Literatur lehiaketa martxan

Txintxarri Aldizkaria 2013ko martxoaren 25a

Lasarte-Oriako Udalak, Kultura Batzordearen bitartez udalerriko haurren eta gazteen literatur sorkuntza bultzatzeko eta sustatzeko helburuarekin, Lasarte-Oriako Haur eta Gazteen XXVI. Literatur lehiaketarako deialdia zabaldu du. Honekin batera helduei zuzendutako XXVI. lehiaketa ere martxan da.

Gazteleraz zein euskaraz
Honetan Lasarte-Oriako bizilagun diren euskarazko zein gaztelerazko idazleek parte hartu ahal izango dute eta argitaratu gabeko idazlanak aurkeztu beharko dituzte. Haur eta gazteen kasuan ipuina eta poesiak aurkeztu ahal izango dira euskaraz zein gazteleraz eta helduenentzat iaz estreinatutako mikrokontakizunak eta poesia lanak.

Lehiaketan parte hartzeko oinarriak eta sariak www.lasarteoriasarean.eu-n argitaratuko dira. Ohi bezala lehiaketan aurkeztutako lanak originalak izan beharko dute eta egilearen anonimotasuna ziurtatzeko, gutunazal itxian aurkeztu beharko dira datu pertsonalak.

Jatorrizkoak aurkezteko epea 2013ko maiatzaren 17an 13:00etan amaituko da eta Manuel Lekuonan utzi beharko dira edo postaz bidali epearen barruan.

Epaimahaia urrian bilduko da eta sari banaketa ekitaldia azaroaren 23n egingo da. Sariak iaz bezala dirutan emango dira diplorakin batera.