Ostadar SKT-k antolatzen duen herriko txapelketaren fasea amaitu da asteburu honetan.
Apirilaren 5ean bigarren faseari hasiera emango zaio eta honetan bi txapelketa desberdin izango dira. Batetik play-off-a izango da, honetan zortzi taldek final laurdenak, finalerdiak eta finala jokatuko dituzte; bestetik gainontzeko sei taldeek kontsolazioa jokatuko dute.
Bi talde hauek Buenetxea, Izkiña taberna, el Punto, eta Izarra bitxitegiarekin batera play-offerako sailkatuak zeuden eta ez zuten ezer jokoan. Hala ere, gogoz jokatu zuten.
Beraz, lehia gogorra izango da maiatzaren 18ko finaleko arerioak erabakitzeko aurreko urteetako finalistak zortzikotean baitaude.
Azkenean, hauexek izan dira azken faserako txartela eskuratu duten taldeak sailkapenaren arabera zerrendatuta: Buentxea, Txindoki, El Punto, Izkina, Isu Leihoak, Izarra Bitxitegia, Indaux eta Urdaneta. Gainontzeko seirek kontsolazio fasea jokatuko dute.
