Brunet eta Torre parkean hobekuntza lanak

Txintxarri Aldizkaria 2013ko martxoaren 26a

Udaleko zerbitzuetako departamentuak ohar baten bidez jakitera eman du herriko bi parke hauetan hobekuntza lanak egingo dira datozen egunotan. Hau dela eta Brunet parkearen kasuan, itxita egongo da. Udaletik barkamena eskatu nahi izan dute sor daitezkeen eragozpenengatik.

Azken uholde arriskuan maila altua hartu zuen ibaiak Bruneten.
Brunet parkea behin behinekoz itxita egongo da konponketa lanak egin bitartean. Udaletik bidalitako ohar batean azaltzen dutenez parkea, batez ere Oria ibiaren bazterrean kalteak izan ditu eta hauek konpondu bitartean hala mantenduko da.

Parkean ibai ertza konpontzeaz gain, bideetan ez irristatzeko tratamendu berezia emango da. Honekin udalak ahalik eta segurtasun neurri gehien ezarri nahi ditu parke honetan arriskurik egon ez dadin bertatik ibiltzen diren herritarrentzat.

Torre parkean berriz, bertan kokatuta dagoen haur parkeko jokoak banan-banan eta modu mailakatuan kenduko dira beharrezko konponketak egin eta margotzeko.

Konponketa lan hauek iraun bitartean sor daitezkeen eragozpenengatik udaletik barkamena eskatu nahi izan diete herritarrei.