Maialen Chourrautentzat Euskadi Irratia saria

Txintxarri Aldizkaria 2013ko mar. 26a, 18:46

Lasarte-Oriako kirolariak bere lan onagatik sariak pilatzen jarraitzen du. Gaurkoan Euskadi Irratiak 2003tik ematen duen Kirolari Onenari saria da Maialenek jasoko duena. Puntuaketetan atzean utzi du Maider Unda besteak beste. Aurretik irratiak banatzen duen sari hau jasotakoak dira Josune Bereziartu edota Edurne Pasaban.

Gaur Euskadi Irratiko Miramongo egoitzan jaso du saria Maialen Chourrautek Odile Kruzeta EiTB Irratiaren zuzendariaren eskutik. Kirolaririk onenaren botoa, urteko onena izateko hautagaiek eta aurreko urteetako irabazleek ematen dute eta aurtengoan puntuaketan, Maialen Chourrautek eskuratu ditu puntu gehien 25. Bere atzetik geratu dira Maider Unda 23 punturekin eta Iñurrategi, Vallejo, Zabaleta hirukotea 13 punturekin.

Orain arte sari hau jaso dute 2003an Joane Somarriba txirrindularia, 2004ean Iker Martinez eta Xabi Fernandez; 2005 Josune Bereziartu; 2006 Patxi Usobiaga; 2007 Aritz Aranburu; 2008 Leire Olaberria; 2009 Patxi Usobiaga; 2010 Edurne Pasaban; eta 2011an Oihana Kortazar. Hirugarren aldia da, olinpiar jokoetan domina lortutako norbaitek irabazten duela saria.