Ruper Ordorika bakarka 19an Manuel Lekuonan

Txintxarri Aldizkaria 2013ko mar. 26a, 18:57

Apirilaren 19an Manuel Lekuonan eskainiko du Ruper Ordorikak kontzertua eta honetan bakarka ariko da jakitera eman denez. Apirilaren 7an Markinan kantatuko du, 12an Tafallan, 19an Lasarte-Orian eta maiatzaren 11n Aretxabaletan. Lau kontzertu hauetan bakarka, ohiko talderik gabe taularatuko da Ordorika.

Gitarraren laguntza hutsarekin ariko da kantaria zuzenean. Azken urteetan berarekin aritu dira Hasier Oleaga (bateria), Arkaitz Miner (gitarra, mandolina) eta Lutxo Neirarekin (baxua). Momentuz bakarka lau kontzertu hauek iragarri ditu.